XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ura etentzeke erion dadin, uraga bat ezarri behar da, aurreragoko irudi batetan ikusi dugun bezela.

Uraga horrek, urontzi bakoitzeko ur garaidura beti berdin iraunerazten du.

Elementu baten zehar indar elektronikoa erion dadin ere, berdinki, elektrika sorgailu bat ezarri behar da; sorgailu hau, pila bat, bateria bat, dinamo bat edo akumuladore bat izan daiteke.

Jarraiko irudian, pila bat bere zeinu eta guzti (marra bertikal bi, bata bestea baino haundiagoa) ezarri izan da, erresistentziaren mutur bien arteko potentzia diferentzia iraunerazteko.

Negatibotik ateratzen diren elektroiak positibotik itzultzen dira pilara.

Pila honek, neurri berdinean iraunerazten ditu elektrika garaidurak, hau da, gorputz eroalearen mutur diren A eta B puntuen potentziak.

Pila iruditzen duen marrazkian, zutitara (bertikalki) egina den alde luzeagoak polo positiboa adierazten du, potentzia gehien duena, eta laburragoak ordea, potentzia gutxiagokoa, polo negatiboa.

Edozein puntuk, bera bakarrean harturik duen potentzia, ez dugu ohargarri; puntu biren artean den potentzia diferentzia zaigu garrantzizkoa, diferentzia horretan bai-dago puntu batetik bestera indarra zer neurritan igaroko dan.